Accessibility Tools

Skip to main content

CRM ezarpena

Onura. CRM ezarpena

CRM funtsezko tresna da B2B eta B2C salmentetara bideratutako komertzial-taldearentzat.

Informazio komertzialaren zentroa da. Bertan bezero bakoitzaren informazio garrantzitsua, talde komertzialarekin sortutako edukiekin eta gure sareko kanal komertzialarekin egindako interakzio oro ikusi ahal izango dugularik.

Ekintza komertziala, kontaktu-kadentzia eta komunikazio-mota optimizatzeko aukera emango digu. Gainera, gure bezero potentzialen intereseko uneak hobeto segmentatzen eta identifikatzen lagunduko digu.

Segmentazioa ondo eraikita dugunean, bezero mota bakoitza identifikatzeko etiketak landuko ditugu, segmentu bakoitza zehatz-mehatz kontrolatzeko aukera emango diguelarik. Bai telefonoz, posta elektronikoz edo baita Linkedinez ere, gure salmenta-inbutuan nolako prozesua eta moduaren arabera abian jarriko gara. 

Hainbatekin lan egin dugu eta, oro har, guk geuk erabiltzen duguna inplementatzen dugu. Une honetan, ERABILGARRITASUNA, PREZIOA eta ONURAK aintzat hartuz, HUBSPOT edo PIPEDRIVE CRM erabiltzen eta ezartzen dugu gure bezeroentzat.

Hasierako prozesu ohikoena honako hau da:

1. fasea: HubSpot hasieran  ezartea "Starter" paketean:

  • Negozioaren fluxua eta segmentazioa ulertzea.
  • Pipeline-ak helburuekin lerrokatzea.
  • Enpresa, kontaktu, eta negozio aukeren beharrezko «ezaugarriak» prestatzea eta editatzea.
  • Posta elektronikoa bidaltzeko tresnak prestatzea.
  • Oinarrizko Txostenak prestatzea.
  • Webgunea eta posta elektronikoko kontuak CRMrekin sinkronizatea.

2. fasea. Prestakuntza martxan:

  • Ohiko erabileran trebatzea.
  • Konfigurazioa, erabiltzaileen kudeaketa eta propietateak editatzea.
  • Txostenak prestatzea.
  • Bidalketak/Mailing-a gauzatzea.
  • Online prestakuntza (HubSpot baliabideak).

3. fasea. Akonpainamendua exekuzioan:

  • Zalantzak argitzeko hileroko bilera.
  • Arazo teknikoetan etengabeko laguntza.
Onura. Implantación CRM
Onura: Formulario

Zalantzak dituzu?